Biografia
23:42
2002. urtea zen, Txema eta Jokin kitarjoleak eta Xabi baxujolea, Kaos Etiliko taldean elkar jo eta gero (taldea banatu ostean), berezko proiektu bat sortzeko oinarriak ezartzea erabaki zutenean. Hiruak zenbait urte talde desberdinetan elkarrekin jotzen zeramatela kontuan izanik, abesti berriak sortzen laster hasi ziren. Taldea, Kille baterijoleak eta Araujo (Araujo y los Mecánicos) abeslariak osatu zuten. Hala ere, lehenengo maketa grabatu aurretik, Xabi eta Killek taldea utzi behar izan zuten arazo pertsonalak zirela eta.

Bi musikari hauen joanak kolpe latza suposatu zuen, batez ere kide fundatzaile batetako galerak; gertaera honek taldea geldiarazi zuen zenbait hilabetez. Baina arazoak gaindituz, taldekide hauen galera Dani baxularia (Briganthya) eta Gorriz (Morgue) baterijolearen etorrerarekin konpondu zen. Gauzak horrela, 2003ko bukaeran Silikonayren behin-betiko formazioa osaturik gelditu zen.
Hortik aurrera taldea ibiltzen hasi zen: 2004 eta 2005 urte-tartean beraien lehenengo maketa grabatu zuten (“Acción-Reacción”), zeinenarekin Euskadi Gazteako maketa lehiaketaren finalistak izan ziren. Bitartean, talde-anitzeko bi disketan parte hartu zuten: “Entseilu Lokala” eta “Gasteizko Gaztetxearen Aldeko Oihuak”.
2006. urtean beraien lehenengo Cda, “Gorrotoaren Indarra”, kaleratu zuten Hirusta Records zigiluarekin.
“Gorrotoaren Indarra”-rekin Euskadiko irrati-zerrenden gorenean egon eta beraien gain 60 kontzertu baino gehiago izanik, aurten Hirusta Records-ekin errepikatu eta beraien bigarren lana plazaratu dute: “Piztu Sua”.
Lan hau taldeak bere garapen musikalean behar duen aurrerapausua da, urte guzti hauetan zehar hartutako esperientziari esker, non beraien amets eta ilusio gehienak betetzen ikusi bait dute: Su ta Gar, Reincidentes, EH Sukarra, Los Suaves, Kaotiko, etab bezalako taldeekin eszenatokiak konpartitzea besteak beste.






