Albisteak
17:00
Beno, badugu gure hurrengo bideokliparen izenburua. “Kabrones” abestia larri-larri irabazi du “Ez dut Nahi” eta “Kiero Olvidar” abestien aurretik. Eskerrikasko danori parte hartzeagatik eta abestiaren aukeraketan laguntzeagatik. Dana ondo badoa, hurrengo udazkenean martxan ipiniko gara. Hemen zorienekoen izenak:
PIZTU SUA-ren 7 diskoak:
- Raúl C. (Torremolinos-Málaga).
- Verónica M. (Navatejera-León).
- Pablo A. (Leganés-Madrid).
- Oier A. (Hondarribia-Gipuzkoa).
- Kepa B. (Durango-Bizkaia).
- Juan A.S. (Santiago-Chile).
- Eider K. (Barañain-Nafarroa).
5 kamisetak:
- Estefanía G. (Sevilla).
- Carlos G. (Bilbao-Bizkaia).
- Joseba L. (Gasteiz-Araba).
- Álvaro S. (Pobladura del Bernesga-León).
- Diego M.R. (Sevilla).
GORROTOAREN INDARRA-ren 3 diskoak:
- Julio R. (Alcobendas-Madrid).
- Christian A. (Zaramillo-Bizkaia).
- Jose R. (León).
Bejondeiela!!
_______________________________
Danok ezagutzen dugun batek esango zukeen bezala: “En estas fechas tan señaladas…” pozik egoteko motiboak badauzkagu. 7 urte bete dira honekin hasi ginela, 5 urte “Acción Reacción” izeneko maketaren grabaketa egin genuela eta 3 urte “Gorrotoaren Indarra” gure lehenengo Cda plazaratu genuela. Orain, urte guzti hauetan gure ondoan izan diren lagun guztiez oroitzen gara. Egunero gure musikaz disfrutatzea posible egin duten guzti horiek eta egunero horrekin jarraitzeko animatzen gaituztenak: Xabi, Kille, Dani, Korpas, Haritz, Igor, Salba, Alberto, Fish…eta leku arazoengatik aipatu ezin dugun jende askoz gehiago (gure senideak ahaztu gabe, noski). Orain bideoklip bat grabatzeko, “Piztu Sua”ren abesti bat aukeratu behar dugula aprobetsatuz, hautaketa honetan parte hartzea gonbidatu nahi zaituztegu danori, gure emailura (silikonay@hotmail.com) mezu bat bidaliz. Mezuan, haukeratutako abestiaren izena bidali behar diguzue, zuen datuekin batera. Parte hartzen duzuenon artean, “Piztu Sua”ren 7 Cd, 5 kamiseta eta “Gorrotoaren Indarra”ren 3 Cd zozketatuko ditugu. Mezuak uztailak 1 eta 15 bitartean jasoko ditugu. Ondoren, hautatutakoen izenak eta gehien bozkatutako abestiaren izena kaleratuko dugu. Hortaz, anima zaitezte…
_______________________________
Aurten ere Protesta! (Andaluzia) eta Barullo-ko (Euskal Herria) gure lagunekin elkarrean izango gara. Kasu honetan Catalunyatik etorritako beste talde bat ere gurekin egongo da: Fi-Asko. Urriak 9-10-11ko asteburuan izango da. Momentuz, Gasteiz eta Basauriko Gaztetxeetan izango gara, beste dataren bat azaltzen den ikusi arte. Bestalde, abesti berrien prestaketa lanak aurrera doaz. Itsura ederra dute eta laster zintzilikatuko dugu demo bat gure myspacean: www.myspace.com/silikonayrock
_______________________________
Zenbait hilabete “jokoz kanpo” pasata gero, hemen gatoz berriro martxan. Denbora guzti hau abesti berriak konposatzeko eta gure hurrengo diskoa prestatzen hasteko aprobetxatu dugu. Dagoeneko 12 abesti amaituak dauzkagu eta gehiago egiten ari gara. Orain ekoizpen lanekin hasi gara eta lan hauek amaitzerakoan, grabaketari ekingo diogu. Diska berriak denetarik izango du: “euren” krisi ekonomikoari kaña emango diegu, politikari eta enpresariei kaña emango diegu… baina momentu onentzako ere astia izango dugu, eta nola ez, Mikelen omenaldirako hutsunea izango dugu. Momentuz, maiatzak 16ean Azpeitiako Gaztetxean ikusiko gara!
_______________________________
Joan den ostiralean, irailaren 5ean, 34 urte soilik zituela eta gaisotasun luze baten ondoren hil zen MIKEL ERRAZKIN gure laguna, Silikonayren “seigarren kidea”. Sorotan Bele taldearen sortzailetariko bat, konpositore eta flauta-jotzaile izan zen talde honetan, taldea desegin arte. Egun, Hirusta Records disketxea zuzentzen zuen. Talde eta musikagile anitzekin lan egin zuen. Gure kasuan, jo ta su ibili zen gurekin, gure bi diskoetan, eta “Piztu Sua”n ekoizle lanak ere egin zituen. Besarkada handi bat Castirentzat eta Mikelen senide eta lagun guztientzat, bihotz-bihotzez. Mila esker Mikel guregan sinisteagatik. Gure musika zure musika izango da beti.
_______________________________
“Piztu Sua”-ren biran sarturik, arazo pertsonal guztien gainetik animoak ematen ari gaituzuenoi eskerrak eman nahi dizkizuegu. Gorrizek izan zuen bizkarreko mina zela eta, martxoan Lakuntzako Sorginak Tabernan genuen kontzertua bertan behera utzi behar izan genuen eta hil honetako 24ean azkenik, egingo dugu. Bestalde, maiatzak 14ean Iruñako Akelarrean genuena, udazken-paterako utzi behar izan dugu, Silikonayri ez dagozkion arrazoiengatik.
_______________________________
Diska berria, aurpegi berria. Ikus dezakezuenez estreinu osoz gaude: gure bigarren lana “Piztu Sua” kaleratu berri dugu eta webgune berria estreinatzen ari gara. Ez dugu nahi inork abesti berriak entzun gabe geratzea eta horregatik musika-erreprodutore bat “zintzilikatu” dugu; abestien aurre-entzute bat egin ahal dezazuen, norberak bere balorazioa egin dezan. Lan gogorreko ia urte oso bat pasa eta gero (kantagintza, ekoizpena, grabazioa…) azkenik esan dezakegu “Piztu Sua” kalean dagoela. 13 abesti zuzen eta kañero hauek egiteko zenbait lankidetza edo kolaborazio izan ditugu: besteak beste, Itobe (Protesta!) eta Evaristo (Gatillazo) beraien ahotsa jarri diote “Entre Rejas” eta “Kiero Olvidar” abestiei. Lan hau ateratzeko lagundu eta kolaboratu duten guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu. Azkenean, ahalegin guztiak pena merezi izan dute. Ikusiko dugu zuen kontzientzien “sua pizteko” gai izango garen…
